ALBISTEAK

Ostalaritzako establezimenduek ezingo dute 01:30ak baino beranduagora arte ireki

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 27a, 17:11

Nekane Murga Osasunerako Sailburuak agerraldia egin du, goizeko jarraipen batzordean adostutako neurriak azaltzeko. Pandemiaren bilakaerak utzitako datuak oraindik "kezkagarriak" direla-eta, aste honetan neurri berriak ezarriko direla azaldu du.

Hainbat sektorerengan izango dute eragina neurri berriek, baina batez ere ostalaritza izango da kaltetuena. Astearen amaiera aldera argitaratuko da dekretua, eta astebururako neurriak indarrean egotea espero du sailburuak. Bestetik, jakinarazi du Bergarari eta Tolosari ezarritako neurri murriztaileak indargabetuko direla, agindua argitaratu bezain laster.

Gaueko aisialdia

Gaueko aisialdiari dagokionez, tabernek ezingo dute 01:30ak baino beranduagora arte ireki, eta era berean, ezingo dute 06:00ak baino lehen zabaldu. Gainera, behin 00:00ak gaindituta, tabernen kanpoaldean, terrazan eserita bakarrik kontsumitu ahalko da. Horri lotuta, barrualdean, edukiera %60ra mugatuko da –baita dantza aretoetan ere–.

Ostalaritzako establezimenduak

100 pertsona baino gehiago batu daitezkeen ekitaldietan, edukiera %80ra mugatuko da, 1,5 metroko espazioak errespetatu beharko dira mahaien artean eta ezingo dira 10 pertsona baino gehiagoko taldeak batu. Horrek eragina izango du ezkontza-ospakizun edota gisa horretako jaietan, eta baita sagardotegiak bezalako lokaletan.

Beilatoki eta ehorzketetak

Beilatokietan, edukiera %60ra murriztuko da –bizikide izan ala ez–, eta baita ehorzketetan ere.

Gazteen lokalak

Debekatuta jarraitzen du gazteen lokaletako jardunak

Kaleko ekimenak

Toki finkorik gabe espazio publikoan egiten diren erromeriak edo ekimenak debekatuta daude.

Maskaren erabilera

Lantokietan, ez da nahitaezkoa izango, norberaren mahaian eserita egonez gero eta segurtasun tarteak bermatzen badira. Halere, pasabideetan edota partekatzen diren espazioetan –bilerak, kasu– erabili beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak