ALBISTEAK

Artilea: lehengai izatetik, hondakin izatera

Uxue Igarza Loiola 2020ko uztailaren 27a

Gogor kolpatu du pandemiak lehenengo sektorea, eta artzainentzako bereziki latza izaten ari da normaltasun berria. Gainera, azken astean, zaildu egin zaie egoera; artilea uzteak inoiz baino gastu handiagoa eragingo baitie.

Mankomunitateek eta Landa Garapenerako Bulegoek hartu izan dute artile-bilketaren  ardura, baina hondakina dela-eta uko egin zioten duela urte batzuk. Lur Pagoaga artzainak azaldu duenez, orain, bilketa eta garraioaren kostea beraien gain hartzen dute, eta gainera, aurten, iaz baino lau aldiz gehiago ordaindu beharko dute, irtenbiderik bilatu ezean.

Egoera salatzeko, sinadura bilketa abiatu dute change.org plataforman, eta dagoeneko, ia 200 sinadura bildu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak