Osasun Sailak babes-neurriak hartzearen beharra azpimarratzen du, hala nola maskara erabiltzea, eta eskuak garbitzea. Gainera, herritarrei gogorarazi die transmisio-arriskuko egoerak saihestu behar dituztela, hala nola bilerak, ospakizunak, taldeak eta, oro har, 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa den edozein egoera.
Era berean, gogorarazi du kutsatua egonez gero isolamendu-neurriak behar bezala bete behar direla. Eta COVID 19-arekin lotutako sintomak izanez gero -eztula, eztarriko mina, sukarra, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea-, etxean egon behar garela eta telefonoz harremanetan jarri osasun-zentroarekin.
Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea bihar astelehenean eguneratuko dira.
Nafarroan 19 kasu berri
Azken 24 ordutan 82 kasu berri antzeman ditu Nafarroako Osasun sailak; zehazki, atzo baino 19 kasu gehiago. Bost ospitaleratzeren berri ere eman du; heriotzarik, aldiz, ez dagoela iragarri du Osasun sailak.