Pandemiaren "bigarren olatu hasieran egon gaitezke", ohartarazi du Nekane Murga Osasun sailburuak. Izan ere, COVID-19an positibo eman duten pertsonen kopuruak gora egin du azken egunetan. (Egunean 136 kasu baieztatu zituzten EAEn eta 93 Nafarroan). Hala, Eusko Jaurlaritza gaueko aisialdia arautzeko lanean ari dela jakinarazi du Murgak. "Birusa pertsonen artean izaten ari den transmisio esanguratsuak harritu gaitu", onartu du.
Kasuen kopuruak gora egitea "aukera bat" zela adierazi du Osasun sailburuak eta gaineratu du une honetan kasu baieztatuen % 20-25ek ez dutela sintomarik. Hala ere, asintomatiko bezala identifikatutako zenbaitek, egun batzuk igarota sintomak dituztela ohartarazi du.
Maskarak lagun artean eta familian
Murgak azpimarratu du Maskara erabiltzeko beharra dagoela bai familiarteko bileretan eta baita ere gaueko aisialdian. Bi kasuetan ez dela egoki erabiltzen salatu du.
Aipatu, gaueko aisialdiko ordezkariekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritza gaueko aisialdia arautzeko lanean ari dela eta Osasun sailburuaren esanetan neurria datorren astean indarrean sartzeko asmoa du Jaurlaritzak.