123 positibo berri EAEn azken 24 ordutan

Maider Arregi 2020ko uzt. 25a, 13:01

Atzo, 4.206 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 123 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 17 Araban, 66 Bizkaian, 40 Gipuzkoan. Ohartarazi dute Ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dituztela.

136 atzo gaur 123; pixka bat behera egin du positibo kopuruak azken 24 ordutan. Osakidetzak ohartarazi du ospitaleratzeak, udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dutela.

Nafarroan 63 positibo

Nafarroako Osasun Departamentuak jakinarazi du mila gazteri baino gehiagori COVID-19 gaitzaren azterketa egin dietela Iruñeko Mendillorri auzoan. Eguerdian amaitu dituzte auzoko institutuan eginiko probak eta auzoko gazteen jarrera "erantzun on" gisa jo du. Izan ere,  17 eta 28 urte arteko 1.044 gazte joan dira euren kabuz probak egitera. Bi mila gazte inguru zeuden proba egitera deituta, baina departamentuak azaldu du balitekeela asko auzoko ohiko bizitokitik kanpo oporretan egotea.

Hala, auzoan bizi diren gazteen %57,9 aztertu dituzte (2.300 bizi dira). Atzo beste 63 kasu atzeman zituzten Nafarroan, aurreko egunean baino 30 gutxiago. Horietako sei, batez ere Mendillorri auzoan zabaldutako Iruñeko agerraldiari dagozkio. Beste bat Tuteran ospaturiko ezkontza batean sorturiko agerraldikoa da, eta beste bat Iruñerriko Iturrama auzoko kasuetakoa.

Beste agerraldi baten berri ere eman du departamentuak eta Nafarroako Erdialdeko  herri batean sortu dela adierazi du; ez dute, ordea, zein herri den zehaztu. Horrez gain, Iruñean beste lau kutsatze foku atzeman dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak