Gaurtik aurrera bi lagunen bisitak jaso ditzakete Gipuzkoako zaharren egoitzetako egoiliarrek

Xabi Gorostidi 2020ko uzt. 25a, 11:38

Egoiliar bat bisita jasotzen.

Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, egoitzetako egoiliarren irteeren etena eta eguneko zentroen itxiera abuztuaren 2ra arte mantenduko dituzte. Desgaitasuna duten pertsonen baliabideen kasuan, berriz, datorren astelehenean, uztailaren 27an, irekiko dituzte eguneko zentroak, Eibarren, Bergaran, Zarautzen, Tolosan eta Ibarran daudenak izan ezik.

"Duela hiru aste, Ordizian atzemandako agerraldiaren ondorioz, prebentzio neurriak areagotu ziren Goierri eskualdeko egoitzetan eta eguneko zentroetan, eta ondoren, ildo berari jarraitu zitzaion Getarian, Zarautzen eta Debabarrenan. Joan den larunbatean, Osasun Sailak egoitzetako irteerak eteteko eta eguneko zentroak ixteko gomendioa zabaldu zuen hiru lurraldeetan, eta Gipuzkoan, egun horretatik aurrera, egoitzetako irteerak bertan behera uzteko eta adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen eguneko zentroak ixteko erabakia hartu zen. Bisitak prebentzio-neurriak zorroztuz egiten jarraitu ahal izan da, eta bisita bakoitzeko pertsona bakar bati mugatuta egon dira" jakinarazi dute Aldunditik.

"Egoera epidemiologikoa baloratu ondoren eta osasun-agintariekin kontrastatu ondoren", gaurtik aurrera egoiliar bakoitzeko bi pertsonak egingo ahalko dituzte bisitak, eta ez dute zertan berdinak izan beharko bisita guztietan. Hala ere, irteerak etenda egongo dira –ez terapeutikoak, orain arte bezala egiten jarraituko direnak–, eta eguneko zentroak itxita egongo dira abuztuaren 2ra arte.

Desgaitasuna duten pertsonen baliabideen kasuan, berriz, datorren astelehenean, uztailaren 27an, irekiko dituzte eguneko zentroak, Eibarren, Bergaran, Zarautzen, Tolosan eta Ibarran kokatuta daudenak izan ezik. Gauza bera gertatzen da egoitza-zentroetako irteerekin ere, eta astelehenetik aurrera egin ahal izango dira berriro, bost herri horietan kokatutako zentroetan izan ezik.

"Oso adi jarraitzen dugu egoeraren bilakaera, prebentzioa areagotuz eta guardia jaitsi gabe. Horretarako, Zaintza eta Alerta Sistema aktibatuta daukagu, aukera ematen diguna egoera denbora errealean zein den jakiteko eta, horrela, ahalik eta azkarren jarduteko. Helburu bakarrarekin: pertsona ahulenen ongizatea zaintzea eta babestea", zehaztu du Peñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak