Juan Martin Elexpuru: "Epaia absoluzioa izan beharko litzateke ez delako egiaztatu grafitoak faltsuak direnik"

Maialen Regueiro 2020ko eka. 11a, 12:42

Gasteizko Zigor Arloko 1. Epaitegiak atzo eman zuen jakitera Iruña-Veleia auziaren epaia. Eliseo Gili bi urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri dio epaileak, agiriak faltsutzeagatik eta iruzurrarengatik. Ruben Cerdani berriz, urtebete, hiru hilabete eta 23 eguneko zigorra ezarri dio, nahiz eta zigortuek ez duten kartzelara joan beharko. Juan Martin Elexpuru, Iruña-Veleia Argitu plataformako kidea triste eta haserre azaldu da eta epaia absoluzioa izango beharko litzatekeela aitortu du.

Gil eta Cerdan "haserre"

Elexpuruk Gil eta Cerdanen gertukoekin hitz egiteko aukera izan du, eta adierazi du "haserre" daudela eta epaia, "zentzugabekoa" izan dela iritzita. Horrekin batera, plataformako kideak jakinarazi du, zigortuek helegitea aurkeztuko dutela eta berau prestatzen dihardutela.

Grafitoak ez suntsitzeko eskaera

Behin epaia jakinda, Elexpuruk azaldu du, plataformatik grafitoak ez suntsitzeko eskaera egiten dutela. Izan ere, adierazi du, Euskal Herrian hezurrak aztertzen dituzten adituak daudela eta borondatea badago honen guztiaren emaitza hilabeteko epean jakin ahal izango litzatekeela. Azken batean, aitortu du, plataformaren helburua dela "egia" jakitea.

Oscar Escribano eskoriatzarra

Otsaila hasieran epaiketa hastearekin batera, Oscar Escribano geologo eskoriatzarrak, ondarearen kontrako delitua onartu zuen eta akordioa egin zuen fiskaltzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak