ALBISTEAK

Aretxabaletan eta Aramaion positibo berriak atzeman dira

Uxue Igarza Loiola 2020ko maiatzaren 13a

Gipuzkoan positibo bakarra hauteman dute egin diren 2.271 PCR probek; beraz, gainerakoak test azkar edo serologiko bidez atzeman dira. Bailarako bi kasuei dagokienez, ezin da jakin da PCR edo test azkar bidez atzemandakoak diren, Eusko Jaurlaritzak ez baitu horien arteko bereizketarik egiten herriz herrikako datuetan.

Aretxabaletan diagnostiko positibo bat egin da, eta Aramaion beste bat. Horrela beraz, bailaran beste bi kasu berri atzeman dira, guztira, orain arteko positiboen zifra 436ra jasoz.

Gaurko egunera arte, hurrengo hauek dira herriz herri erregistratutako kasu positibo metatuak: Aretxabaletan 56 eta Aramaion 4 –azken kasuak jasota–, Antzuolan 7, Arrasaten 246, Bergaran 53, Elgetan 8, Eskoriatzan 14 eta Oñatin 48. Leintz-Gatzaga da pandemia hasi zenetik kasu positiborik atzeman ez duen bailarako herri bakarra. Halere, horietatik zenbat sendatu diren esateko daturik ez du ematen Eusko Jaularitzak, baina EAEn sendatutako pertsonak %83 direla esan du gaur osasun sailak.

Datu eta grafiko guztiak ondorengo loturan daude ikusgai .

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak