Bi positibo berri hauteman dira bailaran azken orduetan; bat Antzuolan, eta bestea Aramaion –ezin dena jakin da PCR edo test azkar bidez atzemandakoak diren positibo horiek, Eusko Jaurlaritzak ez baitu horien bereizketarik egiten herriz herrikako datuetan–. Horrela guztira, egunera arte 434 positibo zenbatu dira Debagoienean. Ezin dena jakin da PCR edo test azkar bidez atzemandakoak diren, Eusko Jaurlaritzak ez baitu horien bereizketarik egiten herriz herrikako datuetan. Herriz herriko datuak ikusteko eta bilakaera aztertzeko, grafiko eta mapak daude ikusgai hurrengo loturan.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herriko datuak
Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, 284 positibo berri atzeman dira atzo arratsaldeko 20:00ak arte: 151 kasu Nafarroan, 85 Bizkaian, 44 Araban eta 4 Gipuzkoan. Hildakoak, berriz, 9 izan dira, sei EAEn eta hiru Nafarroan; eta guztira, orain arte 1.922. Errekuperatutakoei erreparatuta, ostera, 280 lagun sendatu dira; guztira, gaur arte, 18.068.
EAEn guztira, 136.274 PCR eta 78.969 test azkar egin dira; atzoko 20:00ak arte, 4.500 proba egin ziren: 2.227 PRC eta 2.773 test azkar. Datuek erakusten dutenez, 11 kasu positibo berri atzeman zituzten PCR probek (7 Araban, 3 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan), eta test azkarrek edo serologikoek 158 kasu atzeman dituzte. Halere, gogoratu dezagun, proba horrek norbanakoak garatutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituela, eta beraz, iraganeko infekzio bat ere adieraz dezakeela. Guztira, pandemia hasi zenetik, 4.416 pertsonari egin zaizkio bateko zein besteko probak. 7.840 dira guztira EAEn orain arte egondako kasu positiboak, eta horietatik %83,6 berreskuratuta edo alta emanda daude gaur egun.
Hilabeteko aldea
Murga sailburuak, gaurko datuak orain dela hilabete batekoekin alderatu ditu, eta egoerak nabarmen egin du hobera sailburuaren esanetan. Apirilaren 12an, 1386 lagun zeuden ospitaleetan, eta orain berriz, 350. Horrez gain, duela hilabete, %45,2 ziren sendatutakoak, eta orain ia bikoitza; %83.6. Bestetik, apirileko egun horietan 300 kutsatze inguru erregistratzen ziren egunero, eta atzoko datuek erakusten dutenez, 11 dira kutsatutakoak.
“Lorpenak” konfinamenduari esker lortu direla azaldu du Murga sailburuak, eta oraindik ere, egoerak hobera egin duen arren, “kontu handiz” jokatu behar dugula: “Oso egoera onean gaude, eta gure etxeetatik kanpoko jarduera handitzen has gaitezke, baina erne eta diziplinarekin”.