Sektoreak inoiz baino tinkoago heldu dio lanari alarma egoera ezarri zenetik, baina inguruko jarduera ekonomikoa geldiarazi izanak kostuen biderketa eta diru-sarreren murrizketa ekarri dio. TOKIKOMek galerak auarreikusteko ikerketa bat egin du; bertako 25 entitatek hemendik eta abuztura bitarteko publizitatearen aurreikuspenak egin dituzte eta ondorioa izan da 2,5 milioi euroko galerak izango direla.