ALBISTEAK

Aita Menniko profesionalak aholkularitza ematen ari dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Uxue Igarza Loiola 2020ko api. 30a, 12:52

Gipuzkoako Foru Aldundiak hala eskatuta, Aita Menniko profesionalak aholkularitza tekniko indibidualizatua ematen ari dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan; apirilaren hasieran hasi ziren zerbitzua ematen.

Aldundiak azaldu duenez, egoeraren jarraipena egiteko –eta batez ere egoitzetako eskariei eta beharrei erantzuteko­– Aita Menniko profesionalen laguntza eskatu dute, eta helburua profesionalek aholkularitza teknikoa modu indibidualizatuan ematea da.

Pandemiari aurre egiteko plangintza egiterakoan, egoitzaren berezko berezitasunak hartzen dituzte kontuan: eraikinak arkitektonikoki dituen mugak eta abantailak, egoiliar eta langile kopurua eta horien osasun egoera edota lan-taldearen antolaketa, besteak beste.

Gipuzkoako adineko egoitzen sarea 65 zentrok osatzen dute, eta guztira 5.425 egoiliar daude horietan. Aita Menniko taldeek egoitza guztiak bisitatuko dituztela esan dute, eta baita zentroen eskari guztiei erantzuna ematen jarraituko dela ere.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak