ALBISTEAK

Oinherrik domekarako deitu duen ekimena indartu nahi du Txatxilipurdi Elkarteak

Uxue Igarza Loiola 2020ko api. 24a, 13:43

Haurren eta nerabeen jarrera “izugarria” izan delako eta kalera irtengo direla ospatzeko, txalo zaparrada egiteko deia egin du Oinherri talde eragileak, eta hitzordua gogoan izateko bideo bat ere prestatu dute.

Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo da domekan 12:00etan, izan ere, ospatzeko eguna dela azaldu dute Oinherriko kideek. Kalera irten ahalko direla ospatzeaz gain ordea, baldintza duinetan egin ahal izatea ere eskatuko dute txaloekin batera.

Haur eta nerabeen jarrera txalotzekoa dela adierazi dute Oinherriko lagunek, eta haurren garapenerako ezinbestekoa dela naturaren presentzia eta kalera irten ahal izatea. “Ez da nahikoa erosektak egitea, korrika egin eta arnasa hartu behar dute”, dio bideoan agertzen den kide batek.

Haurtzaroa ikusgai bihurtzeko manifestua atera zuten Oinherriko kideek eta dagoeneko 400 norbanako baino gehiagok eta 30 eragilek eman dute beren atxikipena. Gainera, Txatxilipurdiko kideek gogorarazi dutenez, oraindik irekita dago manifestuari atxikimendua emateko aukera.

Txalo zaparradan argazkiak ateraz gero, info@herrihezitzailea.eus-era bidaltzeko eskatu du Oinherri talde eragileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak