Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada deitu dute domekarako

Maialen Regueiro 2020ko api. 21a, 17:32

Oinherrik Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada antolatu du apirilaren 26rako. Ekimen honen asmoa da, 12:00etan, herritarrek haurren eskubideak aldarrikatzea eta baita ere, orain arte erakutsi duten jarrera zoriontzea. Honekin batera, Oinherrik gai honen inguruko manifestua idatzi du eta manifestu horri atxikimendua emateko formularioa ere eskura jarri du.

Oinherrik haurtzaroaren alde egiteko helburuarekin sortu du manifestua eta bertan hainbat aldarrikapen egin ditu: haurrak ikusgai bihurtzearen beharra, haurren eskubideen adierazpena, haurtzaroa eta nerabezaroa oraina izatea, haurtzaro eta gaztaro osasuntsu baten garapenerako naturak duen presentzia, umeen hitza entzun eta umeei hitza ematea, haurrek herri eta hirietako kaleak hartzeko beharra, haur eta nerabeen erronkak eta haurraren eskola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak