HEMEN DEBAGOIENA

Gotzon Barandiaran: "Frantzian edo Alemanian kultura ezinbesteko ondasuna izateak bekaitza ematen du"

Txomin Madina Milikua 2020ko api. 21a, 20:19

Herritarrenagan, erakundeengan eta kulturgintzaren ekosistemako kideengan eragiteko asmoa du 'Ikusi gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara' lelopean gaur eta bihar kulturaren sektorea egiten dabilen greba digitalak. Ekimenaren sustatzaileetako batek, Gotzon Barandiaranek azaldu ditu helburuak.

 Gotzon Barandiaranek greba digitalaz esandakoak, laburtuta:

Greba digitala, hiru hartzaileri zuzendua:

  • "Herritarrei. Zer ekarpen egiten duen kulturak hausnartzea. Sortzaileen lan prekarioez egitea gogoeta, nahiz eta hau COVID-19 gaitza baino lehenagoko kontua den".
  • "Erakundeei. Bat-bateko premiak: zuzeneko emanaldiak ez egitearekin urtebeteko lana zulora joan da. Ezer gabe geratu dira: diskoetxe, argitaletxe... Hiri elkargoari, Jaurlaritzari Aldundiei, Udalei, Nafarroako Gobernuari... egiten zaie dei".
  • " Euskal Kulturgintzaren ekosistema osoari Antolatzaileak, enpresak –soinu, logistika...–, elkarteak, komunikabideak eta hezkuntza... hau dena sinkronizatuta egon behar da. Elkartuko gara eta bakoitzaren proposamenak entzun?".

Kultura sektorearen egoera:

  • "Dena atzeratzeak, kultura ekintza guztiak atzeratzeak ekar lezake inflazioa, ekimen asko denbora gutxian. Ez dago nahikoa atzeratzea".
  • "Kultura sektoreak pisu handia du industria moduan eta ez gara kontziente. Ez dugu ekosistema moduan lan egiten. Bakoitza bere aldetik egon da lanean, atomizatuta".
  • "Industrian inbertsioa egiteak ez dakar berez zaletasuna sortzerik. Kontuan hartu behar dira zabalkundea, transmisioa... ikuspegiak integrala izan behar du eta ez bakoitzak berearen alde egin bakarrik".

Erakundeen papera:

  • "Proposamen guztiak dira entzutekoak eta aztertzekoak. Eusko Jaurlaritzarena da proposamenetako bat, kultur ekosistemaren eragile bat da, hirigune elkargoa, Aldundiak, Udalak eta abar diren moduan".
  • "Usurbil eta Oreretako Udalek oso ekinbide politak hartu dituzte, esaterako. Usurbilgoak hitzartutako emanaldiei aurreratu egingo die dirua. Oreretako udalak gauza bera egin du eta webgune bat eskaini die ordaindu eta han beraien lana erakusteko".
  • "Jaurlaritzak, aldiz, zuen dirua lekuz aldatu du. Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHT-tik ere. Leku batetik hartu eta zuloa utzi du lehen zegoen lekuan. Besterik da lotsagarria izan dela azkarrenak bakarrik jaso duela dirua.
  • "Alemanian edo Frantzian kultura funtsezko ondasuna izateak bekaitza ematen du. Ezinbestekoa da han eta herri bezala garrantzia ematen diote kulturgintzari. Frantzian intermitentzia deitzen den figura oso garrantzitsua da. Diru bat jasotzen dute kulturgileek lanean eta sortzen dauden bitartean. Perfektua ez dela esaten digute, lapurtar, zuberotar eta baxenafarrek, baina bada zerbait".

Kultura, alarma egoeratik irteten azkena

  • "Jarrera sumisoek ez dute lagunduko. Osasuna da lehenengoa eta lehentasuna baina gure espeziearen ezaugarri nabarmenena sozializazioa da eta modurik bateratzaileenetariko bat kulturgintza da".
  • "Lehenengoak geratu ginen jendea batzen zelako kultura ekitaldietan,; alarmatik ateratakoan, hala ere, horixe bera behar dugu, jendea elkartzea. Testak masiboki egin eta jendea elkartzen utzi. Dakitenei kasu eginda eta ez edozer onartuta".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak