Aretxarteko merkatariak babes biserekin ari dira lanean. Izan ere, Aretxabaletako Lanbide Eskolaren ekimena izan zen bisera hauek merkatariei eskaintzea eta haien denda zabalik dutenak dagoeneko hasi dira erabiltzen. Arrasaten berriz, Aritz Eunice material gabe geratu eta eskaera publiko bat egin zuen, lanean jarraitu ahal izateko materialaren eske. Hala, Ibai-artek eman dizkio lanean jarraitu ahal izateko beharrezkoak zituen azetatoa eta goma.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.