Ospitaletarako, udaltzainetarako, erresidentziatarako, ... ari dira maskarak egiten hainbat herritar. Material horren eskasia dela eta Aritz Eunice arrasatearrak eskaera bat egin zuen. Eskaera horren berri izan zuen Ibai Artek eta elkartekideen artean azetatoa eta goma helarazi dizkiete 3D inprimagailuarekin lanean ari diren arrasatearrei. Materialaz gain, Aldedi burdindegiak babeserako hainbat bisera ere eman ditu dohaintzan.