Urpekaritza-maskarekin eskertuta agertu dira osasun-langileak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 31a, 19:40

Herritarren urpekaritza-maskarak jasotzeko ekimena bolo-bolo aritu da asteburuan. Arrasaten, esterako, 52 maskara entregatu zituzten atzo, astelehena, Debagoieneko ospitalean. Zenbait egokitzapen eginda, baliagarriak izango zaizkiela adierazi du Marta Matxo medikuak. Oraingoz, gehiagoren beharrik ez duten arren, oso eskertuta agertu da herritarren erantzunarekin.

Ibai-arteren ekimenez, domekan, Arrasateko InterSport Loramendi dendan 52 urpekaritza-maskara jaso zituzten. Izan ere, Arrasateko merkatarien elkarteak ospitaletako langileen eskaerari erantzun nahi izan dio, eta beraien asmoa gainera, maskara gehiago jasotzen jarraitzea litzateke, baina elkartetik jakinarazi dute, momentuz ez dituztela gehiago jasoko ospitaletatik horrela eskatu dietelako, nahiz eta herritarrek erakutsi duten elkartasuna eskertu nahi izan duten.

"Pozik" egindakoaz

"Jasotako maskarak egokitu egin behar dituzte beraien beharretara, baina, oso pozik gaude egitasmoarekin. Merkatariok itxita ditugu dendak, baina, laguntzeko prest gaude. Momentuz, jasotakoarekin nahikoa dute, eta, aurrera begira ez dakit beharra izango duten, baina, hasteko badute materiala", adierazi du Itziar Uriarte Intersport Loramendiko arduradunak.

Egitasmo hau burutzearen ideia, bestalde, Osakidetzatik ez dela etorri adierazi du Marta Macho medikuak. Ospitaleko langileengandik, eta norbanakoengandik, eta herri-ekimenaren bitartez etorri dela gaineratu gura izan du:

"Erantzun itzela"

"Bihotzez eskertu nahi nuke lehenbizi, pazienteen aire-bidezko bitartekari dispositibo gisa erabiltzeko urpeko maskarak batzeko egitasmo honetan parte hartu duten herritarrei. Ospitale batzuk arnasbide egoki batzuk dituzte, baina, eskualdeko zenbait ospitalek ez dugu horren aukerarik, ez ditugulako. Hori horrela, Covid-19aren tsunamia etorri zaigu gainera, eta material gabe harrapatu gaitu. Printzipioz maskara nahikoa ditugu, baina, beharra izanez gero abisatuko dugu…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak