Funtsezkoak ez diren jardueretarako langileak, esandako moduan, ez dira lanera joango datozen bi asteetan. Horiendako "ordainpeko baimen berreskuragarria" deritzona bideratuko du Madrilek. Hau da, lanera joango gabe kobratzen jarraituko dute eta zortzi lanegun horiek 2020ko abenduaren 31 baino lehen berreskuratu beharko dira; enpresaren eta langileen ordezkaritzaren artean negoziatuko da horretarako modua. Neurria ez zaie aplikatuko aldi batera lan erregulazio espediente baten (ERTE) langileei, bajan daudenei, aitatasun eta amatasun baimena dutenei eta telelanean ari direnei.
Zerrenda ofizialaren zain
Domekako ministroen batzarrean erabaki dute zeintzuk izango diren martxoaren 30etik apirilaren 9ra mantenduko diren jarduerak, "ezinbestekoak" izanagatik. Hauek aurreikusten izango direla funtsezko jarduera horiek; izan ere, oraindik ez dute zerrenda ofiziala argitaratu. Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da astelehenean, 00:00etan.
Ezinbestekoak diren lan jarduerak (zerrenda ez ofiziala); horietako batzuk alarma egoerako dekretuan zeuden dagoeneko:
- Medikuntza eta osasunarekin loturiko jarduerak eta farmaziak jarduerak.
- Elikagaiak ekoizteko nekazaritza, arrantza abeltzaintza jarduerak. Elikagaien eta salgaien garraioa eta premiazko lehengaien dendak. Baita nekazaritza, haragi eta arrantza-produktuak prozesatzeko lantegiak.
- Optikak eta ortopedia-produktuak.
- Higiene-produktuak fabrikatzen dituztenak.
- Gasolindegiak eta petrolioa fintzea eta erregaien hornidura.
- Tabako-dendak.
- Hedabideak, kioskoak eta papertegiak.
- Animalientzako janariak ekoizten dituztenak.
- Telekomunikazioen operadoreen konponketa eta mantenu lanetarako langileak, datuak prozesatzeko zentroak eta instalazioetarako telekomunikazio-enpresak.
- Garraio sareen datuak, operazioak eta mantenuak kudeatzeko langileak; argindarra, gasa eta ura banatzeko enpresak; eta energia sortzen duten enpresak.
- Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko beharginak.
- Lantegi petrokimikoak, elektrikoak edo nuklearrak.
- Itsas-salbamendurako eta segurtasunerako langileak.
- Portuak eta aireportuak.
- Tren-azpiegiturak Adineko pertsonak zaintzen dituztenak, adinekoen egoitzetan lan egiten dutenak edo mendekotasun egoeran daudenak zaintzen dituzten langileak. Baita etxe-garbitzaileak ere.
- Metalgintza eta labe garaiekin loturiko industria, industria elektro-intentsiboa eta meatzaritza jarduerak.
- Berunezko bateriak ekoizten dituztenak.
- Industria aeroespaziala eta defentsarako materiala ekoizten duen industria.
- Finantza zerbitzuak eta aseguruekin loturiko jarduerak.
- Indarkeria matxista pairatu duten biktimak artatzeko zerbitzuak.
- Hileta zerbitzuak- Garbiketa zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa eta langileak.
- Errefuxiatuen harrera zentroa.
- Posta zerbitzua.