COVID-19 gaitzak sortutako "egoera larria" dela eta, Mankomunitatea konturatu da "hainbat herritarrek ez dituztela neurriak ezagutzen edo ez dituztela betetzen". Hori dela eta, ezohiko egoera dela eta, ondorengoak gogorarazi nahi dizkie herritarrei Mankomunitateak:
- Edukiontzi eta esekitoki inguruak txukun mantentzea guztion ardura da; mesedez EZ utzi hondakinik lurrean.
- Errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki egin dira, beraz ez da txartelik behar hauek irekitzeko.
- Traste zaharren, ehunkien eta objektu berrerabilgarrien bilketa eten egin da; ondorioz, alarma egoerak irauten duen bitartean, ez itzazue hondakin hauek kalera atera, etxean mantendu itzazue.
- COVID19aren proban positibo eman duten edota beraiekin kontaktuan egon izangatik berrogeialdia ezarri zaien herritarrek: ez dute etxean hondakinen bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota beharko dituzte ondo itxitako plastikozko poltsetan.
Bestalde, Hondakinen Kudeaketa Bulegoko arreta zerbitzua soilik telefonoz eta e-mail bidez ematen ari dira. Ondorioz, edukiontziak zabaltzeko txartelarekin edozein arazo duten herritarrek edota txartela galdu dutenek 943 50 47 21 telefonora deitu beharko dute, edo hondakinak@debagoiena.eus helbidera idatzi, eta txartel berria postaz bidaliko zaie etxera. Neurri honek bailarako herri guztiei eragingo die.