Koronabirusari aurre egiteko eta gaixotasunaren hedatzea eteteko hainbat neurri hartu dituzte azken egunetan erakunde publikoek. Izan ere, koronabirusaren kasuak gora doaz. Hori dela eta, enpresa asko ere neurriak hartzen ari dira, Goiena Komunikazio Taldea bera horien artean. Aurreko astetik zuzendaritza egunero ari da biltzen. Langileei gomendio orokorrak eman dizkie orain arte baina, gaurtik aurrera neurri espezifikoak ere hartu ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.