EAJren zerrenda
EAJn, esaterako, Gipuzkoako zerrendan bederatzigarren postuan dago Aitor Urrutia eskoriatzarra. Bergarako alkate ohi Elena Lete hamabigarrena da, eta egun jeltzaleek Debagoienean dituzten hiru alkateak ere badaude zerrendan: Maria Ubarretxena arrasatearra hamazazpigarrena da; Jose Ramon Zubizarreta eskoriatzarra hogeigarrena; eta Unai Elkoro aretxabaletarra; hogeitabatgarrena.
EH Bilduren zerrenda
EH Bilduren kasuan, zerrendako hirugarrena da 2012tik legebiltzarkidea izan den Rebeka Ubera elgetarra; bosgarrena Aretxabaletako udalean zinegotzi izandako Lore Martinez; eta seigarrena, Ander Rodriguez arrasatearra, 2019tik legebiltzarkidea dena. Maarina Madariaga bergararra 15. da zerrendan, eta Izaro Elorza, Oñatiko alkatea, 23.a.
Elkarrekin Ahal Duguren zerrenda
Elkarrekin Ahal Duguren Gipuzkoako zerrendan ere hainbat debagoiendar daude: Arrasaten zinegotzi izandako Podemos Ahal duguko Eba Abuin hirugarrena da; eta Ezker Anitzako bi eskoriatzar ere badaude hautagaien artean: Juan Luis Merino hamargarrena, eta Blanca Merchan, hamabosgarrena. Elkarrekin Podemosen Arabako zerrendan ere bada debagoiendarrik: Ezker Anitzako Salva Gonzalez bergararra 21. da.
PSE-EEren zerrenda
PSE-EEren Gipuzkoako zerrendan ez dago debagoiendarrik, baina bai Araban: Alberto Alonso oñatiarra, Bergaran zinegotzia eta orain arte Osalaneko zuzendaria izan dena, laugarrena da.