"Herri honek behar duen bultzada berria emateko prest" azaldu da EH Bildu

Maialen Regueiro 2020ko mar. 2a, 12:56

EH Bilduk Legebiltzarrerako Gipuzkoako hautagaiak aurkeztu ditu asteburuan eta EAEko lehendakaritzarako hautagai gisa, Maddalen Iriarte izendatu du. Rebeka Ubera, elgetarra; Lore Martinez, aretxabaletarra; Ander Rodriguez, arrasatearra; Marina Madariaga, bergararra eta Izaro Elorza, oñatiarra izango dira apirilaren 5eko hauteskundeetan hautagaiak izango diren debagoiendarrak.

Merezi duzun herria izango da EH Bilduren leloa eta aurkezpen ekitaldian, Maddalen Iriarte prest azaldu da herri honi bultzada berri bat emateko. Izan ere, aipatu du, "herritarrek politika berriak, gertukoak eta egiazkoak egitea" eskatzen dutela. Horregatik, Iriartek "herri honek jauzi kualitatiboa ematea ahalbidetuko duten politika publikoak" egingo dituztela azpimarratu du.

Hautagaien zerrenda

  1. Maddalen Iriarte (Donostia)
  2. Nerea Kortajarena (Donostia)
  3. Rebeka Ubera (Elgeta)
  4. Arkaitz Rodriguez (Donostia)
  5. Lore Martinez (Aretxabaleta)
  6. Ander Rodriguez (Arrasate)
  7. Oihana Etxebarrieta (Hondarribia)
  8. Eraitz Saez de Egilaz (Beasain)
  9. Ibai Iriarte (Tolosa)
  10. Mirene Begiristain (Andoain)
  11. Ibai Fresnedo (Hernani)
  12. Roke Akizu (Soraluze)
  13. Oihana Briones (Irun)
  14. Dani Lopez (Katalunia)
  15. Marina Madariaga (Bergara)
  16. Josean Izquierdo (Orereta)
  17. Xabier Arregi (Usurbil)
  18. Josune Dorronsoro (Añorga)
  19. Nekane Zinkunegi (Errezil)
  20. Andoni Iriondo (Donostia)
  21. Karmen Eizmendi (Tolosa)
  22. Joxean Agilero (Donostia)
  23. Izaro Elorza (Oñati)
  24. Haizea Kortabarria (Eibar)
  25. Eneko Maioz (Orexa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak