Whatsappak erabilgarri izateari utziko dio mugikor batzuetan

Maialen Santos 2019ko abe. 26a, 16:25

2020ko otsailetik aurrera Whatsapp aplikazioak funtzionatzeari utziko dio mugikor batzuetan; hain zuzen, iOS 8 eta Android 2.3.7 edo hori baino zaharragoak diren sistema eragileak dituztenetan.

Hala, iPhone mugikorrei dagokienean iOS 8 edo hori baino zaharragoak diren sistemei eragingo die aldaketak. Sistema eragilea eguneratu ezin duten kasuetan, iPhone 1, 2, 3, 4, 5 edo 6 mugikorra dutenek ezingo dute Whatsappa erabiltzen jarraitu.

iPhone ez diren gainontzeko mugikorretan, bestalde, Android Gingerbread 2.3.7 sistema edo hori baino zaharragoak dituzten mugikorrei eragingo die neurri berriak. Bestalde, Windows Phone sistema eragilea daukaten mugikor guztietan 2019ko abenduaren 31a izango da Whatsappak funtzionatzeari utziko dion data.

Gainontzeko mugikorretan, Whatsapp aplikazioak orain arte moduan lan egiten jarraituko du. Whatsappek bere webgunean azaltzen duenez, aplikazioa sistema hauekin da bateragarria:

  • Android 4.0.3 sistema eragilea edo horren ondorengoak.
  • iPhone  iOS 9 edo horren ondorengoak.
  • KaiOS 2.5.1 edo horren ondorengo sistema eragilea duten mugikor batzuk, baita JioPhone eta JioPhone 2.

Bestelako aukerak

Whatsapp aplikazioa erabili ezingo dutenek beste aukera batzuk erabili beharko dituzte, hala nola, Telegram, Facebook messenger, Instagrameko mezu pribatuak edota ohiko sms-ak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak