Euskal preso eta iheslariak kalera kalera lelopean, herritar asko batu zen atzo Bergaran, hasteko, Kalera Egunaren barruan antolatutako "Manifestan" esku hartzeko. Ondoren, gaztetxean jarraitu zuen aldarrikapenak eta festak: "Zoritxarrez oraindik badago zer aldarrikatu, eta Kalera Eguna antolatu dugu, euripean busti gara, baina lortu dugu egunarekin aurrera egitea", adierazi du Ibai Redondok. "Preso eta iheslarien egoera aldarrikatzea zen helburua, baina aldarrikapena musikarekin eta animazioarekin egitea gura genuen, izan ere, horixe esaten dugu, nahiz eta kartzeletan egoerak gordina izaten jarraitzen duen, kartzelak hustutzeko borroka hau luze doan arren, ez digute irribarrea lapurtuko; giro onean antolatu gura izan dugu jaia".