Gaurko bilaketa lanak bertan behera geratzear zirela, boluntarioak eta erreskate taldeko kideak gaurko lana bukatutzat ematera zihoazenean, Ertzainen helikopteroak aurkitu du Anbotoko gailurretik 150 bat metrora, Alluitz aldera, bergarar gaztearen gorpua.
Atzotik ziharduten Bergarako gaztearen bila bai Larrialdi Zerbitzuetako kideak, Ertzaintzaren mendiko unitatea esaterako, bai boluntarioak; Bergaratik 40 bat lagun ibili dira gaur bilaketa lanetan, gehienak gazteak.
Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora eroango dute gorpua.