26 urteko bergarar baten bila dabiltza Anboto mendiaren inguruetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urr. 28a, 13:41

Motxila topatu dute Anboton baina oraindik ez dago desagertuaren berririk. Hala jakinarazi dute bilaketan dihardutenek. Ertzaintzak GOIENAri adierazi dionez, domeka arratsaldeaz geroztik ari dira 26 urteko gazte bergararraren bila. Senitartekoek desagerpenaren berri eman eta berehala jarri zen martxan bilaketarako lantaldea. Bilaketa lanek, baina, ez dute emaitza emankorrik eman oraingoz, eta gaztearen bila jarraitzen dute. Bilaketan parte hartu gura duenak Arrazolako koordinazio gunera jo behar du.

Ertzaintzaren talde espezializatu bat –helikoptero eta guzti–, Ertzaintzaren txakurren unitate bat eta DYAkoak ari dira gaztearen bila.

Bilaketa koordinatua

Bergarako Udalak adierazi du modu koordinatuan eta seguruan parte hartu behar dela bilaketan. Horretan jarduteko asmoa dutenei jakinarazi gura die koordinazio gunea Arrazolan kokatuta dagoela, Amillena jatetxearen aparkalekuan: "Parte hartzeko borondatea duen guztia bertatik pasa dadila eta han emango dizkioten jarraibideak jarrai ditzala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak