Sindikatuek egindako deiari erantzunez elkarretaratzeak egin dituzte bailaran

Mireia Bikuña 2019ko urr. 18a, 12:42

Besteak beste, Debagoieneko Ospitalean; Oñatiko, Bergarako, Eskoriatzako, Arrasateko eta Antzuolako udaletxeetan; eta Garay, Arcelor, Elay, Chinchurreta eta Polmetasa enpresetan  batu dira protestara. Llibertat eta Erreferenduma ez da delitua leloak erabili dituzte.

Astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorra. Epaia ezagutu bezain pronto askotarikoak izan dira protesta ekitaldiak bailaran. Elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte herri guztietan, Leintz Gatzagan izan ezik; ikasleek geldialdiak egin zituzten, atzo eta Bergaran ere elkartu ziren protesta egiteko; eta oñatiarrek, Aloña argiztatu zuten atzo, Piztu Euskal Herria leloarekin.

Lan mundutik ere sententziarekiko desadostasuna agertu dute. Hala, ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte gaurko.

Arrasateko udaletxearen aurrealdean hainbat lagun elkartuta.

Oñatiko udaletxearen aurrealdean hainbat lagun. Argazkia: Xanti Ugarte. 

Bergarako udaletxearen aurrealdean langile asko.

Hainbat eskoriatzar kultur etxearen aurrealdean. 

Antzuolako udaletxearen kanpoaldean hainbat lagun.

Bergarako Arcelor Mital lantegiko hainbat langile. Argazkia: LAB.

Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campuseko lagun asko fakultatearen aurrealdean. Argazkia: MU.

Bergarako Aranzadi Ikastolako hainbat ikaslek eta langilek bat egin dute sindikatuek deitutako protestarekin. Argazkia: Aranzadi Ikastola.

Eskoriatzako Luis Ezeiza herri eskolako hainbat irakasle Kataluniaren alde elkartuta. Argazkia: Luis Ezeiza.

 

Manifestazioa, Donostian

Gure Eskuk manifestazioa deitu du biharko. Donostian egingo dute, 17:30ean, Antiguako tuneletik abiatuta, Erreferenduma ez da delitua lelopean. Dinamikak autobusak antolatu ditu hainbat herritatik: Aretxabaletan, 15:45ean irtengo da, Eroski berriko geltokitik –Urbaltz, Dagda eta Gurea tabernetan erosi daitezke txartelak–; Arrasaten, 15:30ean irtengo da, Garibaiko geltokitik –txartelak, Irati tabernan–; Bergaran ere 15:30ean irtengo da, geltokitik –txartelak Pol-pol tabernan eros daitezke–; Eskoriatzan ere ordu berean irtengo da, erdiko geltokitik –txartelak, Inkernun eta Goxo Txikin–; Oñatin, 16:00etan irtengo da autobusa, postetxe pareko geltokitik –txartelak Gure Eskuren lokalean erosi ahal izango dira gaur, 18.00etatik 20.00etara–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak