Oskarbi Taldeari harrera bikaina Arantzazun

Julen Iriondo 2019ko urr. 13a, 15:59

Gandiaga Topaguneko aretoa txiki geratu zen Pasaiako talde beteranoa entzun eta ikusteko. Oteizaren proiektu eskultorikoaren amaieraren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan zegoen artistarekin harreman handia izan zuen taldearen kontzertua, eta hura zein Gandiaga oso presente izan ziren emanaldian.

Izan ere, Gandiagarekin ere hartueman estua egin zuten taldekoek, Oteizaren bidez, hain justu. Beraz, biek izan zuten protagonismo berezia kontzertuan. Kontzertuko zati bi eurei eskainitakoak izan ziren, eta Gandiagaren letrak dituzten hainbat abesti kantatu zituen Oskarbi Taldeak, baita musikatutako Oteizaren poema bat ere –euskaratuta; bideokoa–.

Publikoak adi-adi jarraitu zuen duela 53 urtetatik agertokian den taldearen emanaldia, eta programako errepertorioa amaituta, azken kanta bat ere kantatu zuen Pasaiako taldeak. Txalo zaparrada batekin amaitu zen saioa.

Taldekideak, amaieran, gustura: "Gandiaga hil zenean elizan kantatu genituen zortzi bat kantu, baina kontzertu oso bat egin gabeak ginen Arantzazun, eta bagenuen gogoa, bai Gandiagarekin eta bai Oteizarekin izan genuen-eta lotura estua. Eta oso gustura gaude gaurkoarekin", zioen taldeko Joxelu Trekuk. "Hemen ezagutu genuen Oteiza, hemen ezagutu genuen Gandiaga: beraiengandik jasotakoa eman dugu gaur", gehitu zuen.

Oteizaren proiektu eskultorikoaren amaieraren 50. urtemuga dela-eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazuko Frantziskotarrek eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatutako egitarauaren barruan zegoen atzoko kontzertua. Arantzazu Gaur Fundazioko Iñaki Luzarraga gustura mintzo zen kontzertuak izandako harrerarekin, eta nabarmendu zuen urteurrena dela-eta antolatutako ekintzak "jarraipen zabala" ari direla izaten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak