Mauken bila jardun dute herritarrek merkealdien azoketan

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 8a, 12:00

Arrasateko eta Aretxabaletako merkatarien elkarteek merketutako generoa atera dute kalera aste bukaeran, eta herritarrak mauka bila atera dira.

Arrasaten, Ibai Artek antolatutako Merkemerkaua azokak ikusmina piztu zuen herritarrengan. 29 merktarik hartu dute parte eta azken urteotan legez, generoa denda inguruan jarri dute ikusteko zein erosteko.  Oraingoan, gainera, Arrasate Musikaleko musikari gaztetxoek girotu dizkiete denda inguru horiek, eta atletismo erakustaldia ere antolatu dute Arrasate Atletiko Taldearekin elkarlanean. 

Aretxabaletan, Aretxarte izan da azoka gertatu duena, eta mojen komentuan jarri dituzte postuak sei merkatarik. Horiek ere AZ Gaubelak DJen laguntza izan zuten egubakoitza girotzeko. Bezeroak eskertzeko, gainera, 50 euroko sei bonu eta Aretxabaleta kirol elkarteak emandako bi bazkide txartel zozketatu dituzte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak