Mauka dotoreak topatu dituzte herritarrek Merkemerkauan

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 7a, 20:17

Prezio merkeek eta genero onak bat egin dute beste behin Merkemerkauan. Ibai Artek musikarekin girotu zuen, gainera, egubakoitz arratsaldea eta kirolarekin zapatua.

Udaberri eta uda sasoiko generoarekin apaindu dituzte kaleak Ibai Arteko merkatariek. Eta herritarrak begiradatxo bat bota eta gustuko zerbait parean suertatuz gero erosteko aprobetxatu dute: "Begiratzera nator eta behar bada erosi ere egingo dut. Merezi du halako azoketan bueltatxo bat emateak, beti topatzen da zerbait eta". 

Egubakoitz iluntzean Arrasate Musikaleko ikasleen doinuek girotu zituzten postuak. Zapatu arratsaldean, ostera, atletismo erakustaldia eskaini zuten Biteri plazan Arrasate Atletiko Taldearekin elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak