ALBISTEAK

Kamisetak, Aizkorri bizirik mantentzen laguntzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko maiatzaren 28a

Aizkorri Bizirik taldeak kamisetak atera ditu lortutako diruarekin Aizkorriko aterpearen mantenua egiten jarraitzeko eta mendia eta inguruak garbi eta errespetuz zaintzeko kontzientzia zabaltzeko. Urbian garbiketa lanak egiteko proiektua du eskuartean orain Aizkorri Bizirik taldeak.

Urbiako borda inguruetako garbiketa lan batzuk egiteko asmoa du Aizkorri Bizirik taldeak. Oraindik ez dute lanak egiteko data finkorik, baina uztaileko asteburu batean egiteko ideia dute; herritarren laguntza eskatuko dute orduan lan horiek egiteko.

Aizkorriko aterpea eta inguruak errespetuz zaintzeko kontzientzia zabaltzen jarraitzeko asmoa du Aizkorri Bizirik taldeak. Kamisetak atera zituzten lehen, euren berri emateko eta diruarekin mantenu lanak egin ahal izateko. Harrezkero eskaera gehiago izan dituzte eta orain erabaki dute kamiseta gehiago egitea.

Neurri ezberdinetako kamisetak atera dituzte, baina denak dira kolore berdinekoak. Ternua etxekoak dira eta eskaera aurrez egin behar da; 20 euro da prezioa. Eskaera horiek egiteko bidea da: aizkorribizirik@hotmail.com helbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak