Hamar urte tokiko produktuak eta gastronomia sustatzen

Maider Arregi 2018ko aza. 3a, 12:37

30. Jardunaldi Gastronomikoak abian dira Debagoienean. Hala, abenduaren 9ra arte hemengo eta sasoiko produktuez gozatzeko aukera zabala dute herritarrek makina bat jatetxetan.

2008an, krisiak eraginda, Debagoieneko hainbat sukaldarik bultzatutako ekimena da jardunaldi gastronomikoa eta harrera ezin hobea izan du hamar urte hauetan. Gakoa, tokiko eta sasoiko produktuen kalitatezko eskaintzan dagoela dio Arrasateko Hilarion jatetxeko Gabino Yarza ugazabak: "Kalitatezko turismo ikastaroetan argi izan dugu beti kalitatearen eta bertako produktuen alde egin behar dugula. Indarrak batu eta elkartu egin behar ginela argi izan dugu beti. Eta horrelaxe sortu ziren gastronomia jardunaldi hauek orain hamar urte".

Urtean, hiru jardunaldi egiten dituzte sasoiko produktuak oinarri. Kalitatezko produktuak, prezio oso lehiakorrarekin baina. "Prezio oso lehiakorrekin lan egiten dugu. Sarrerako platera eta ondoren bi lehen plater eta bi bigarren plater eskaintzen ditugu; guztiak baina, erdiak dira kantitatez. Eta kafeaz eta postrearekin, noski. Guztia txakolinaz edo kriantzaz lagunduta", gaineratu du Yarza sukaldariak. Ohiturak aldatu egin diren arren, harrera beroa izaten jarraitzen dutela jardunaldiek dio Gabino Yarzak. Sare sozialei esker, Debagoienetik kanpo ere etortzen direla azaldu du: "Jendeak oso erantzun ona ematen die jardunaldiei. Eta ez soilik bailarako jendeak. Azken finean, informazioa webgune eta sare sozialen bitartez zabaltzen baduzu jendea informatu egiten da. Donostiatik esaterako, jende asko etortzen da guregana".

Urrian hasi eta abendua bitartean izango diren jardunaldi hauetan, baina, zein produktu dastatzeko aukera izango da? "Bada, sasoikoa dena: gaztainak, sagarrak… eztia eta nola ez gure txakolina!".

Postre lehiaketa

Aipatu ere, 4. Postre Lehiaketa deitu dutela Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Arrasateko Udalak elkarlanean. 30. Gastronomi Jardunaldien baitan antolatu dute, eta azaroaren 17an egingo den Arrasateko Baserritarren azoka bereziarekin batera izango da. Udazkeneko osagaiekin egindako postre lehiaketa, beraz, badator.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak