Bertako gastronomia sustatzeko, eta garaiko produktuen kontsumoa bultzatzeko antolatu dute beste behin.
Postreen ezaugarriak:
Gutxienez honako osagaietatik bi eduki beharko ditu: bertako urrak, intxaurrak, gaztainak, sagarrak, kalabaza edo/eta eztia. Eta norberak egindako postreak izan behar dute.
Parte hartzeko baldintzak:
Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, eta parte-hartzaileek ezingo dute gozogile edo sukaldari profesionalak izan. Izen-emate bakoitzeko postre bakarra onartuko da.
Sariak:
- Lehenengo saria: Otarra + afaria + IbaiI Artek emandako 100 euroko bonoa
- Bigarrengo saria: Otarra + afaria.
- Hirugarren saria: Otarra.
(Otarra bertako produktuekin egongo da osatuta eta afaria bi lagunendako izango da, Gastronomi Jardunaldian parte hartzen duen jatetxe batean).
Izena emateko era eta epea:
Izena emateko azken eguna azaroaren 5a, astelehena, izango da. Horretarako, helbide honetara jo behar da: turismo@debagoiena.eus.
Argibide gehiago gura izanez gero honako telefono zenbakian: 943 79 64 63.
Postreak eta errezetak aurkezteko era:
Lehiaketaren egunean, azaroaren 17an, zapatua, 11:00etan, Arrasateko Seber Altube plazan aurkeztuko dira postreak.
Eta postrearekin batera, errezeta eta egilearen datu pertsonalak ere bai gutun azal itxi batean.
- Postrearen tamaina 6-8 erraziokoa izango da.
- Postreak bertan utziko dira, lehiaketaren ostean dastatzen emateko.
- Errezetak honako datuak bilduko ditu: postrearen izena; osagaien zerrenda eta bertako produktuen jatorria, eta elaborazio prozesuaren azalpena.
Epaimahaia:
Epaimahaia honakoek osatuko dute: sukaldari batek, Udaleko ordezkari bat eta gozogile batek.