Eskoriatzako eta Gatzagako Ordenantza Fiskalak onartu dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 25a, 14:18

Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako udalbatzetako osoko bilkuretan Ordenantza Fiskalak izan dituzte hizpide. Eskoriatzan, kiroldegiko eta uren tasak igoko dira. Gatzagan, berriz, ezkontzena igo egingo da eta ibilgailuen gainekoa, berriz, mantendu egingo da.

Eskoriatzan, egindako, urriko osoko bilkuran aipatzekoak bi igoera dira: batetik, Manuel Muñoz kiroldegiak %2,27ko igoera izango du, eta, bestetik, ura %1,21 igoko da; Ur Partzuergoak ezarritako igoera izango du. Gainontzeko tasek ez dute aldaketa handirik izango. Gatzagan, berriz, Nabarmentzekoak bi zerga dira. Batetik, ibilgailuen tasak ez dira igoko, bere horretan geratuko dira, eta ezkontzen tasa, berriz, %150 igoko da. 50 euroko kostua izatetik, 150 euroko kostua izatera pasatuz.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak