Hil egin da atzoko istripuko motor gidaria

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 20a, 17:37

Hego lotuneko bidegurutzean izan zen istripua atzo, 17:30 inguruan. Lekukoek adierazi zutenez, Eskoriatzatik Aretxabaletara sartzera zihoan autoa, eta Arrasatetik zetorren motorrarekin talka egin zuen. Motor gidaria larri eraman zuten Donostiako ospitalera, helikopteroz, baina azkenean hil egin da. 58 urteko gizon bergararra da hildakoa – I.M.–.

Kasualitatez, atzo hasiak ziren bidegurutzea aldatzeko lanak, eta langileak han zeuden ezbeharraren momentuan. Haietako batek adierazi zuenez, "autoa Aretxabaletara sartzera zihoan, baina ez zuen motorra ikusi, eta elkar jo zuten. Motor gidaria airean irten zen, eta konortea galdu zuen. Beste auto batean zetorren erizain bat hasi zen erreanimatzen, lekuan bertan. Azkenik, helikopteroa etorri zen, eta Donostiara eraman zuten".

Pol-pol Mendizale Taldearen mezua

"Bergarako mendizale bat motor istripu batean hil da 2018ko abuztuaren 21ean. Iñaki Mendibil “Ipiñarri”, 58 urtekoa, Pol-Pol M.T.ko bazkide eta lehendakaria izan zen 2008tik 2012ra bitartean. Pol-Poletik familia eta legunei gure dolumiñak bidaltzen dizkiogu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak