Puntu horretan Arrasate alderako ezkerretara bira egiteko aukera kendu egingo dute eta Arrasatera joan nahi duten ibilgailuek Fagor-Ederlan parean, bidegurutzetik 400 metrora dagoen biribilgunea baliatuko beharko dute norabidea aldatzeko.
Aldaketa hau egitearekin batera, errepidean neurri gehigarri batzuk ere jarriko dituzte. "Lurreko marrak berriz margotuko dira hobeto ikusteko, eta gainera errefortzuak jarriko zaizkie, gauez hobeto ikus daitezen. Horrez gain, errepidea estutu egingo dugu, izan ere, puntu honetan abiadura handia hartzen dute autoek". Era berean, Arrasatera joateko dagoen azelerazio erraila ere kendu egingo dute.
Lanak hasita
Gaur, astelehena, hasi dituzte lanak, eta bi astetan bukatzea aurreikusten du Aldundiak. Aipatutako Arrasateranzko bira egiteko aukera itxita dago, baina gainontzean, lanek ez dute aparteko aldaketarik eragingo trafiko zirkulazioan.
Lan hauek bukatutakoan, bigarren fase batean, bidegurutzea argiztatu egingo dute.