'Handia' filma Oscar Sarietarako aurre-aukeratua izan da

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 14a, 13:30
Garaño eta Arregi zuzendariak, Zinemaldian.

Aitor Arregi oñatiarrak eta Jon Garañok zuzendutako filma Espainia Oscar Sarietan ordezkatzeko egin duten lehen aukeraketan dago, beste bi lanekin batera: Javier Freser-en Campeones eta Asghar Farhadi-ren Todos lo saben. Hiruren artetik aurrera egiten duena, ingelesez besteko film onenaren kategorian lehiatzeko hautagaia izango da.

Filmaren Twitter kontuan irakurri daitekeenez, "euskaraz eginiko film bat azken lehian sartzen den bigarren aldia da". 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 30era bitarte ikusi ahal izan diren 43 film luzeren artean egin dute lehen hautaketa.

Gaur arte, Espainiaren izenean aurkeztutako lau lanek lortu dute ingelesez besteko film onenaren saria eramatea: Volver a empezar (Jose Luis Garci), Belle Epoque (Fernando Trueba), Todo sobre mi madre (Pedro Almodovar) eta Mar adentro (Alejandro Amenabar).

Hainbat errekonozimendu

Ibilbide oparoa ari da egiten Moriarti ekoiztetxearen euskal filma. Hamar Goya irabazi zituen otsailean, jatorrizko gidoi onenarena, tartean (13 izendapen zituen); urtarrilean, bi Feroz Sari eskuratu zituen, kartel onenarena eta musika original onenarena (lau hautagaitza zituen); eta epaimahaiaren sari berezia eman zioten, iaz, Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioan. Horrez gain, Fikzio Lanik Onenari Urrezko Txapela jantzi zuen Zinemaldia.cat jaialdian, eta Bai Euskarari Laguna Saria ere eman zieten Arregi eta Garaño zuzendariei.

'Handia', entre las películas preseleccionadas para los Oscar

Hasta la fecha, solo cuatro películas españolas se han alzado con el galardón en la categoría de 'Mejor Película de habla no inglesa': 'Volver a empezar', de José Luis Garci; 'Belle Époque', de Fernando Trueba; 'Todo sobre mi madre', de Pedro Almodóvar; y 'Mar adentro', de Alejandro Amenábar.

Leer mas: http://www.europapress.es/euskadi/noticia-handia-campeones-todos-saben-preseleccionadas-oscar-20180814131758.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.

Harpidetza aukera guztiak