Feroz sarietan lautik bi 'Handia' filmarentzat

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 23a, 13:38

Iñaki Villuendasen kartel irabazlea.

Lau izendapen zituen Handia filmak Feroz sarietan, eta horietatik bi eskuratu ditu atzo gaueko sari banaketan: kartel onena, Iñaki Villuendas diseinatzailearentzat, eta musika original onena, Pascal Gaigne konpositorearentzat.

5. Feroz sariak banatu ziren atzo, astelehena, Madrilen. Aitor Arregi eta Jon Garañoren filmak lau hautagaitza zituen; drama film onena, zuzendari onena, kartel onena eta musika original onena, eta hain zuzen azken bi hauetan lortu dute saria.

Argazkiak: Twitter @imanolgallego

Gaian adituak diren kazetariek hautatzen dituzte kategoria bakoitzeko irabazleak. 2013. urtean sortu ziren Feroz sariak eta ordutik Goya sari famatuen aurrekari papera hartu dute.

2018ko Goya sariak

13 hautagaitza ditu Handia-k otsailaren 3an banatuko diren Goya sarietarako, tartean, pelikula onena, zuzendari onena eta jatorrizko gidoi onena.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak