'Handia' filmak 13 hautagaitza eskuratu ditu Goya sarietarako

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 13a, 12:06

Goya sarietarako faboritoen artean dago Handia filma eta horren adierazle dira gaur hamahiru kategorietan lortu dituen izendapenak. Besteak beste, pelikula onena, zuzendari onena eta jatorrizko gidoi onena kategorietan dago hautagai euskarazko filma. Eneko Sagardoyk aktore berri onenaren saria lor dezake. Sari banaketa otsailaren 3an izango da. 

Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia izan da 2018ko Goya sarietarako izendapen gehien lortu dituen filma. Isabel Coixeten La librería izan da bigarrena hamabi izendapenekin.

'Handia'-k eskuratu dituen hautagaitzak Goya sarien 32. edizioan:

  • Pelikula onena.
  • Zuzendari onena: Aitor Arregi eta Jon Garaño.
  • Jatorrizko gidoi onenarena: Aitor Arregi, Andoni de Carlos, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.
  • Aktore berri onena: Eneko Sagardoi.
  • Jatorrizko musika onena: Pascal Gaigne.
  • Produkzio zuzendaritza onena: Ander Sistiaga.
  • Argazki zuzendaritza onena: Javier Agirre Erauso.
  • Muntaketa onena: Laurent Dufreche eta Raul Lopez.
  • Zuzendaritza artistiko onena: Mikel Serrano.
  • Jantzi diseinu onena: Saioa Lara.
  • Makillaje eta ile-apainketa onena: Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre.
  • Soinu onena: Iñaki Diez eta Xanti Salvado.
  • Efektu berezi onena: Jon Serrano eta David Heras.

Sari gehiago

Abenduaren 9an, Milango Noir In Festival-ean pelikula onenaren saria eskuratu zuen Handia-k. 65. Donostia Zinemaldian ere, Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak