Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzenduriko Handia filma izan da Fikzio Lanik Onenari Urrezko Txapela jaso duena.
Dokumental sailean, Urrezko Txapelaren irabazlea David Arratibelen Converso izan da.
Azkenik, Bi txirula, Iñigo Garcia Agirrezabalagaren pelikula izan da Euskarazko Pelikularik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela saria jaso duena.
13. edizio honetan sail ofizialetan 9 lan izan direla lehian, hauetako gehienak estreinaldiak Katalunian edota Donostiako Zinema Jaialdian soilik ikusiak izan direnak. Guztiak Cinemes Gironan izan dira ikusgai otsailaren 8tik 18ra bitartean.