Perezek lehen zatian egin du partiduko gol bakarra, penalti argi baten ondorioz. Ez da aukera askoko neurketa izan, gutxi izan dira garbiak, eta inor ez da izan gol gehiago egiteko gai.
Ordiziarrek asko zuten jokoan gaur, irabazita Hirugarren Mailako taldea zirelako. Zale ugari etorri dira kanpotik euren taldea animatzera. Ez dute lortu, ordea, garaipenik, eta azken jardunaldian dena izango dute jokoan Hernaniren kontra. Ordizia eta Pasaia 69 punturekin berdinduta daude orain sailkapen buruan.

Beste taldeak
Bergarak Vasconiaren zelaian 0-2 irabazi du, eta Mondrak 2-1 galdu Hernanin.