Bi gol izan dira gaur arratsaldean Erregional Preferenteko promozio partiduan, Lasarten. Biak izan dira Aretxabaletako taldeak egindakoak. Lehenengoa Jacak egin du eta bigarrena Haritzek. Hala, 0-2 amaitu da mailari eusteko joaneko partidua.
Bigarren zatian izan dira bi golak. Jacarena hasi eta berehala. Haritzena, berriz, norgehiagoka amaitzeko hamabost bat minutu falta zirela.
Hurrengo astean jokatuko dute bi taldeek itzulerako partidua. "Oso pozik gaude guarkoarekin, baina hurrengo astean erabakiko da guztia eta ordura arte lasai. Hurrengo astean ospatzea da guztiok espero duguna", adierazi du UDAko Jose Jabier Barkerok.
Aste gorabeheratsua
Gogoratu gorabehera handiko astea izan dutela aretxabaletarrak. Erregional Preferenteko txapelketa berdinketa hirukoitzarekin amaitu zen eta Gipuzkoako Federazioak eguazten eguerdian eman zuen jakitera promozioa jokatu beharreko taldea UDA zela eta ez Antzuola.
Taldeak bi egun izan ditu partidua prestatzeko. Ondo eman diote hasiera promozioari. Hurrengo aste bukaeran erabakiko da kontua.