Debagoienean ekoiztutako produktuen erakusleiho izan da Elgeta

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko mai. 6a, 14:00

Artzainen lanak ematen duena ikusteko, gaztak erosi eta dastatzeko, gatzatuak egiteko ikasteko edota artilea nola landu daitekeen ezagutzeko jende ugari batu da gaur Elgetako plazan.

Debagoieneko Artzainen VI. Eguna ospatu dute gaur Elgetan, giro bikainean. Bailarako artzainek eta gaztagileek euren produktuak gertutik erakutsi eta saldu ahal izan dituzte, eta horrez gain, Elgetako eta ibarreko beste hainbat produktu ere eskura izan dituzte herritarrek (garagardoa, txakolina, eztia...).

Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, gatzatuak egiteko tailerra egon da, eta baita gazta ezberdinak (behi, ardi eta ahuntz esneekin egindakoak) dastatzeko aukera. Gainera, gaztetxoek artilea nola lantzen den ikasi ahal izan dute Sandra Cliville artisauaren eskutik.

Erlazionatuak

Artzain Eguna ospatu dute Elgetan

Josu Bilbao Atxutegi 2018 mai 06 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak