Puertollanon igoera lortu zuten Realeko jokalari ohiek bazkaria izan dute

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 28a, 18:16

Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu zuten Realeko jokalari ohiak bazkaritarako elkartu dira gaur, Bergaran. Puertollanon (Ciudad Real) lehen Mailara igo zen Reala, Jesus Aranbarri arrasatearrak sartutako gol bati esker –berdinketaren gola; 2-2 amaitu zen lehia–. Garai hartakoak gogora ekarri, horren inguruan berba egin, eta elkarrekin, talde izaera mantenduz, gustura izan dira Umore-Ona elkartean.

Urtero batzen dira bazkaritarako, eta aurten, Bergaran egitea erabaki dute. Debagoindarrak ere bertan izan dira: Jesus Aranbarri eta Jon Sagasta arrasatearrak eta Jose Agustin Aranzabal Gaztelu bergararra. Azken honi laguntzera, bere seme Agustin Aranzabal ere etorri da gonbidatu gisa, eta egun ederra igoro dutela adierazi du.

Futbola oinarri, bazkari bikaina

Besteak beste, euren garaiko futbola eta gaur egungoaren artean ezberdintasun handiak daudela adierazi dute, eta hainbat jokalari eta futbol partiduen gaineko bitxikeria asko kontatu dituzte. Horrez gain, Realaren eta Athletic-en derbia ere jokatu da gaur, eta horri begira ere izan dira.

Menu bikaina izan dute bazkaritarako, gainera: onddo nahaskia, foiegras txigorkia, kokotxak bakailaoarekin, solomilloa piper gorriekin eta pasteltxoak. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak