Aretxabaletan, Bergaran, Elgetan eta Eskoriatzan elkarretaratzeak egin zituzten atzo sanferminetako epaiaren aurrean desadostasuna erakusteko. "Amorrua" eta "haserrea" izan dira herritarren artean gehien errepikatu diren hitzak.
Aramaion, Arrasaten eta Oñatin gaur egingo dituzte, 19:00etan herriko plazan izango da hiruetan.