Erroldatu berriendako, hondakin bilketari buruzko kanpaina jarri du martxan Mankomunitateak

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko mar. 21a, 14:16

Eskualdeko herrietara bizitzera etortzen diren bizilagun berriek Debagoieneko hondakinen bilketa eta berezitasunei buruz informazio zehatza izan dezaten, sei hizkuntzatan, esku-orriak argitaratu dituzte, Mankomunitatetik. Hondakinen bilketa gaia eurekin lantzen hasiak dira dagoeneko Arrasaten, eta bailarako herri guztietara zabalduko dute ondorengo hilabeteetan.

Debagoieneko Mankomunitateak bailarako erroldatu berriei zuzendutako informazio kanpaina bat jarri du martxan, eskualdeko herrietara bizitzera etortzen diren bizilagun berriek Debagoieneko hondakinen bilketa eta berezitasunei buruz informazio zehatza izan dezaten.
       
Mankomunitatetik Arrasateko Gizarte Zerbitzuekin hasi ziren lanean, konturatu zirelako eurek bazeukatela landuta Harrera Protokoloa, eta erroldatu berri guztiei hondakinen inguruko informazioa azalduko lieken esku-orriak diseinatzea eta banatzea erabaki zuten. Arrasaten hasitako ekimen hori, gainera, bailara osora zabaltzea ere adostu dute. Hauxe gaineratu du Mankomunitateko Hondakinen Kudeaketa Batzordeko presidente Lander Arregik: “Sei hizkuntzatan landu dugu esku-orria: euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez, urduz eta arabieraz. Orain, landuko dugu prozesu bat herri guztietan herritarrei helarazteko”.

Baina esku-orri horiek banatzeaz gain, nahi dutena da eurekin gaia lantzea, eta dagoeneko hasi dira. Hau esan du Arrasateko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Amaia Azpiazuk: “Eurak elkartzen diren lekuetan gaia lantzea polita izango litzatekeela pentsatu genuen, eta esaterako, Helduen Eskolan gaztelania ikasten ari direnekin gaia lantzea ondo iruditu zitzaigun. Baita emakume musulmanen elkartearekin ere, edota Saharaldeba elkartekoekin ere landu dugu”.

Arrasaten dagoeneko hasiak dira, beraz, gaia lantzen, eta epe ertainerako prozesua izango denez, pixkanaka-pixkanaka bailarako gainontzeko herrietan ere hasiko dira esku-orriak banatzen eta herritarrak kontzientziatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak