Plantaren diseinuan egondako akatsek atzeratu dute orain arte planta bere gaitasun osoan erabili ahal izatea.
Gipuzkoako bio-hondakinen %25 hartuko du Epeleko plantak. Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, kalitate goreneko konposta fabrikatuko da Epelen, teknikoki medeagarri organikoa dena. Dagoeneko, hasi dira azken hilabeteetako frogaldietan sortutakoa saltzen.
FCCk eta Serbitzuk osatutako UTEak ustiatuko du Epeleko konpostatze planta. 4,3 milioi eurotan adjudikatu zaie, hasiera batean lau urterako, baina beste bi luzatzeko aukerarekin. Eta beraiek izango dira plantan lortutako produktua komertzializatuko dutenak Gipuzkoako Konposta markarekin. Datorren astean sinatuko dute UTEarekin kontratua, eta ordutik hilabetera hasiko dira lanean aurreikusten diren bederatzi langileak. Momentu honetan, Gipuzkoako Hondakinen kontsortzioko hiru langile dabiltza bertan lanean.