Aurten, ikasleek aurkeztutako ideia eta proiektuak, uraren arazoei irtenbideak emateko asmoz eginiko lanak izan dira. Robot guztiak baina, ez dira berdin ibili, baina askok aurrez programatutako aginduei fin-fin erantzun die.
Talde lanean baina, bakoitzak askotariko arloetan trebatzeko eta probatzeko aukera izan du. Horixe azpimarratu gura izan dute Arizmendiko gaztetxoek. Teknologia, programazio arloa, marrazketa... Eta Gabon ostean, proiektu zientifikoaren aurkezpena egingo dute. Ondoren jakingo dute zein lau talde joango den Euskal Herriko txapelketa jokatzera Zamudiora.