Debagoieneko sortzaileez harago, Gerediaga elkarteak egin duen balorazioaren arabera, azokaren 52. edizioak 7'2 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du. "Askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta aberatsak utzi ditu eta bisitarien aldetik arrakastatsua izan da. 110.000 bisitari baino gehiago gerturatu dira Landako Gunera". Abenduaren 6koa izan zen egunik jendetsuena eta gaur, abenduak 10, egunik lasaietan.
Horrez gain, aurreratu dute 2018ko Durangoko Azoka abenduaren 5etik 9ra egingo dela: "Edizio horretan egingo da lehenengo aldiz Sormen Beka berriaren deialdia".