Zabor bilketa zerbitzuaren gainean lortutako akordioarekin "gustura" alde guztiak

Mireia Bikuña 2017ko urr. 17a, 14:59

Zabor bilketa zerbitzuko langileek greba etetea erabaki dute. Langileek, atzo arratsaldean, enpresa batzordeak, Mankomunitateak eta zerbitzua kudeatuko duen enpresa berriak lortutako aurre-akordioa berretsi zuten, gehiengoz. Orain, akordioa sinatzea besterik ez zaie geratzen.

"Zortzi pertsona horiek berriz enpresara bueltatuko dira; horietako bi lehengo baldintza berberetan eta beste seiei lan jardunaren %50a bermatuko zaie", adierazi du Ane Romeok, langileen ordezkariak, eta gaineratu: "Bi aurre-erretiratze erraztuko dituzte gainera, eta hortik ateratako jardunaldia kaleratuen artean banatuko da".

Hori da akordioak duen lorpen handiena. Baina ez bakarra, jardunaldi murrizketa izan duten langileei begira hobekuntzak ere lortu dituzte: jardunaldi osoaren %50 itzuliko zaie eta %75 bermatu.

Bestalde, zabor bilketa zerbitzuaren beraren baldintzak kontrolatzeko eta hobetzeko, batzorde bat sortzea ere adostu dute. Astero batzartuko da, Gabonak bitartean.

Enpresa batzordeak azpimarratu du akordio lortu duten alde guztiak onartu dutela hitzarmena errespetatzearen aldeko konpromisoa.

Mankomunitateko ordezkariak "pozik"

Enpresa batzordearen antzera, Debagoieneko Mankomunitateko ordezkariak ere pozik azaldu dira zabor bilketaren auziak izan duen bukaerarekin. Zerbitzua hobetzeko batzordea osatu izana positibotzat baloratu dute. Eta, azpimarratu dute mankomunitateak berak egindako ahalegina.

Bestalde,  zabor bilketa zerbitzuan dauden ordezkapenak, zerbitzu bereko langile ohiekin betetzeko konpromisoa berretsi du mankomunitateak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak